{"id":3213,"date":"2024-10-29T16:08:27","date_gmt":"2024-10-29T15:08:27","guid":{"rendered":"https:\/\/mondragon-health.com\/?p=3213"},"modified":"2024-10-29T16:08:18","modified_gmt":"2024-10-29T15:08:18","slug":"mondragon-health-ek-parte-hartu-du-healthtech-innovation-ekitaldian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/mondragon-health.com\/eu\/mondragon-health-ek-parte-hartu-du-healthtech-innovation-ekitaldian\/","title":{"rendered":"MONDRAGON Health-ek parte hartu du HealthTech Innovation ekitaldian"},"content":{"rendered":"\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><em>Basque Health Clusterrek eta BIOEFek antolatutako jardunaldian sektoreko liderrak bildu dira Euskadiko osasunaren etorkizuna eztabaidatzeko.<\/em><\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Joan den urriaren 29an, <a href=\"https:\/\/bacceleratortower.com\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BAT B Accelerator Tower <\/a><strong>Euskadiko osasun-berrikuntzaren epizentroa bihurtu zen<\/strong>. &#8220;HealthTech Innovation&#8221; ekitaldiaren barruan, MONDRAGON Healthek euskal osasunaren ekosistemak nazioartean duen indarra eta potentziala agerian utzi zuen mahai-inguru batean parte hartu du.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><a href=\"https:\/\/basquehealthcluster.org\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Basque Health Cluster<\/a>rek eta <a href=\"https:\/\/www.bioef.eus\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BIOEF<\/a>ek antolatuta, eta &#8220;Euskadiko osasun-ekosistema: balio-proposamen bat nazioarteko testuinguruan&#8221; izenburupean, mahai-inguruak<strong> lehen mailako aditu-talde bat bildu zuen<\/strong>, besteak beste administrazio publikoko, sektoreko puntako enpresetako, ikerketa-zentroetako eta unibertsitateetako ordezkariak.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Hizlariek beren ikuspegiak eta esperientziak partekatu zituzten, <strong>Euskadi osasunaren esparruan erreferente gisa nola kokatzen<\/strong> <strong>ari den <\/strong>azaltzeko. Horien artean izan ziren: <strong>I\u00f1aki Guti\u00e9rrez-Ibarluzea<\/strong>, Eusko Jaurlaritzako Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria;<strong> Maria Eugenia Puertas Azkue<\/strong>, <a href=\"https:\/\/bexen.com\/eu\/medical\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Bexen Medical<\/a>ekoa, MONDRAGON Health ordezkatuz; <strong>Rikardo Bueno Zabalo<\/strong>, <a href=\"https:\/\/www.brta.eus\/eu\/hasiera\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BRTA &#8211; Basque Research &amp; Technology Alliance<\/a>ko zuzendari nagusia; <strong>Koldo Callado<\/strong>, Medikuntzan eta Kirurgian doktorea eta <a href=\"https:\/\/www.ehu.eus\/eu\/home\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">UPV\/EHU<\/a>ko Farmakologia Saileko irakasla; eta <strong>Arantza Muriana<\/strong>, Basque Health Clusterrekoa.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\"><strong>Sektorea eraldatzeko lankidetza eta sinergiak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Alberto Jos\u00e9 Fern\u00e1ndez Gonz\u00e1lezek moderatutako saioan, <strong>berrikuntza sustatzeko eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko ekosistemako eragileen arteko lankidetzaren garrantzia<\/strong> nabarmendu zen. Erakundeen, enpresen eta osasun-sistemaren artean dauden sinergiak nabarmendu zituzten, baita horizontean agertzen diren erronkak eta aukerak ere.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Aldi berean, beste mahai-inguru bat egin zen: &#8220;Terapia digitalak: berrikuntza eta ongizatea, balioan eta pazientearen parte-hartzean oinarritutako medikuntzaren bidez&#8221;. Saio horretan, terapia digitalek <strong>osasun-arreta nola eraldatzen duten<\/strong> aztertu zuten adituek. Hizlariek beren ezagutzak eta esperientziak partekatu zituzten, eta nabarmendu zuten berrikuntza horiek pazientea arretaren erdigunean jartzen ari direla, osasun-emaitzak hobetuz eta baliabideak optimizatuz.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\"><strong>Etorkizun oparoa<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ekitaldiak agerian utzi zuen euskal osasun-ekosistema eraldaketa handiko une bat bizitzen ari dela. Ikerketaren, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen aldeko apustua fruituak ematen ari da, eta Euskadi enpresentzako eta talentuarentzako erakarpen-gune gisa kokatzen ari da mundu mailan.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">MONDRAGON Health-en parte hartzeak berretsi egiten du euskal bio-osasunaren ekosistema sustatzeko aliantzak duen konpromisoa; kooperatiba bazkideen gaitasunak eta potentziala agerian uzten ditu, eta Euskadik sektorean nazioarteko erreferente gisa duen posizioa indartzen laguntzen du.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joan den urriaren 29an, BAT B Accelerator Tower Euskadiko osasun-berrikuntzaren epizentroa bihurtu zen. &#8220;HealthTech Innovation&#8221; ekitaldiaren barruan, MONDRAGON Healthek euskal osasunaren ekosistemak nazioartean duen indarra eta potentziala agerian utzi zuen mahai-inguru batean parte hartu du. Basque Health Clusterrek eta BIOEFek antolatuta, eta &#8220;Euskadiko osasun-ekosistema: balio-proposamen bat nazioarteko testuinguruan&#8221; izenburupean, mahai-inguruak lehen mailako aditu-talde bat bildu&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":3211,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[29],"tags":[],"class_list":["post-3213","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sin-categorizar-eu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/mondragon-health.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3213","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/mondragon-health.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/mondragon-health.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/mondragon-health.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/mondragon-health.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3213"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/mondragon-health.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3213\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/mondragon-health.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3211"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/mondragon-health.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3213"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/mondragon-health.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3213"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/mondragon-health.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3213"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}