{"id":3849,"date":"2025-12-01T16:03:51","date_gmt":"2025-12-01T15:03:51","guid":{"rendered":"https:\/\/mondragon-health.com\/mondragon-health-premia-el-talento-joven-en-la-categoria-de-salud-y-cuidados-en-los-premios-tfg-tfm-mondragon-sariak\/"},"modified":"2025-12-01T16:14:48","modified_gmt":"2025-12-01T15:14:48","slug":"mondragon-health-premia-el-talento-joven-en-la-categoria-de-salud-y-cuidados-en-los-premios-tfg-tfm-mondragon-sariak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/mondragon-health.com\/eu\/mondragon-health-premia-el-talento-joven-en-la-categoria-de-salud-y-cuidados-en-los-premios-tfg-tfm-mondragon-sariak\/","title":{"rendered":"MONDRAGON Healthek talentu gaztea saritu du osasun eta zaintza kategorian TFG-TFM MONDRAGON Sarietan"},"content":{"rendered":"\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><em>Saritutako bi lanek erronka handiei heltzen diete, hala nola, terapia zelularretan erabiltzeko bioerreaktoreen garapenari edo Alzheimerrean garun-kaltearen progresioa aurreikusteko eredu konputazional bati.<br><\/em><\/li>\n\n\n\n<li><em>Osasun eta zaintza kategoriako beste bi proiektu finalistak ere sarituak izan dira inpaktu sozialaren eta euskarazko proiektu onenaren zeharkako kategorietan.<\/em><\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">MONDRAGON Korporazioak <strong>TFG-TFM MONDRAGON Sarien <\/strong>arrakasta ospatu zuen joan den azaroaren 27an Bilbon, talentuaren bilaketa eta ahalduntzea helburu dituen ekitaldi batean. Laugarren edizio honek mugarri historikoa markatu du <strong>340 proiektu<\/strong> jaso baititu, orain arteko zifrarik altuena.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">MONDRAGON Health, MONDRAGONen osasunaren sektoreko kooperatiben aliantza, kooperatiba babesleetako bat izan da, eta<strong> lehen aldiz gidatu du Osasunaren eta Zaintzaren Eraldaketa kategoria<\/strong>. Bertan, osasun, zaintza soziosanitario eta bioteknologiako proiektu onenak bilatu dira.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Lehen saria, Manuel S\u00e1nchez Lagarejo MONDRAGON Healtheko presidentearen eskutik etorri da eta <strong>Javier Abasolo Estebanentzat<\/strong> izan zen, Mondragon Unibertsitatean egindako <strong><em>Desarrollo de Biorreactores para Producci\u00f3n de Biof\u00e1rmacos Personalizados<\/em><\/strong><em> <\/em>lanagatik. Proiektu horrek terapia zelularretan erabiltzeko bioerreaktore baten diseinu, garapen, prototipo eta optimizazio prozesua zehazten du. Aplikazio klinikoen ezagutzatik eta enpresa-bideragarritasunetik hasi, eta zelula-tratamendu espezifikoaren, diseinu-zehaztapenen eta fabrikazio-prozesuaren azterketaraino heltzen da. &#8220;Ikerketaren azken helburua izan da terapia zelular aurreratu horiek ingurune kliniko arrunt batean integratzeko bideragarritasuna eta erabilgarritasuna frogatzea, sektore biomediko enpresarialean aukera eta bide berriak irekiz&#8221;, laburbildu du Abasolok.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Epaimahaiak proiektua aukeratu zuen, minbiziaren aurkako terapia aurreratu batean zentratzen delako, zeinak pazienteen bizi-kalitatea hobetzen duen, albo-ondorioak murriztuz. &#8220;Proiektua prototipo teknologiko funtzionala da, oso ondo egituratua, eta, gainera, Garapen Jasangarrirako Helburuak integratzen ditu eta osasun-araudia zorrotz betetzen du&#8221;, nabarmendu zuten.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Aliantzako lehendakariorde Klaudia Luquitaren eskutik, bigarren saria <strong>Ana V\u00e1zquez Palomo<\/strong>k jaso zuen, Oviedoko Unibertsitatean egindako <strong>&#8220;Modelo num\u00e9rico del desarrollo del da\u00f1o cerebral en la enfermedad de Alzheimer&#8221;<\/strong> lanagatik. Haren proposamenaren ardatza eredu konputazional bat (simulazio multifisikoa) sortzea izan zen, Alzheimerrean garun-kaltearen progresioa aurreikusteko. Irudi medikoak erabiliz, ereduak proteina toxikoen hedapena eta garun-atrofian duten eragina simulatzen ditu. &#8220;Baliabide baliotsua da detekzio goiztiarrerako eta arreta hobetzeko gaixotasun neurodegeneratiboetan, zahartutako biztanlerian Alzheimerrak duen prebalentzia handia dela eta&#8221;, azpimarratu zuen V\u00e1zquezek.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Epaimahaiak proiektua nabarmendu zuen, gaixotasun neurodegeneratibo giltzarri bati heltzeagatik, garun-bolumenaren galera simulatzen duen tresna berritzaile bat eskainiz. &#8220;Horrek diagnostiko goiztiarra babesteko, zahartze normala eta patologikoa bereizteko eta bilakaera aurreratzeko aukera ematen du, prebentzio-estrategiak planifikatzeko, eta horrek eragin oso handia du 65 urtetik gorako biztanleengan&#8221;, azpimarratu zuten.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-gallery has-nested-images columns-default is-cropped wp-block-gallery-1 is-layout-flex wp-block-gallery-is-layout-flex\">\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"683\" data-id=\"3838\" src=\"https:\/\/mondragon-health.com\/wp-content\/uploads\/MH-PORTADAK-1-6-1024x683.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-3838\" srcset=\"https:\/\/mondragon-health.com\/wp-content\/uploads\/MH-PORTADAK-1-6-1024x683.png 1024w, https:\/\/mondragon-health.com\/wp-content\/uploads\/MH-PORTADAK-1-6-300x200.png 300w, https:\/\/mondragon-health.com\/wp-content\/uploads\/MH-PORTADAK-1-6-768x512.png 768w, https:\/\/mondragon-health.com\/wp-content\/uploads\/MH-PORTADAK-1-6-1536x1024.png 1536w, https:\/\/mondragon-health.com\/wp-content\/uploads\/MH-PORTADAK-1-6.png 2048w\" sizes=\"(max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n<\/figure>\n\n\n\n<h1 class=\"wp-block-heading\"><strong><strong>Osasunaren harrobia<\/strong><\/strong><\/h1>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Jardunaldiak 57 finalista eta 47 profesional bildu zituen Bilbon, mundu akademikoaren eta enpresarialaren arteko zubi zuzena eraikitzeko diseinatutako topaketa batean. <strong>Amaia Ferro<\/strong>, MONDRAGONeko Negozio Garapeneko eta Zeharkako Proiektuen zuzendaria, <strong>Silvia Almaraz<\/strong>, Bexen Cardioko <em>Product and Regulatory Manager<\/em>ra, eta <strong>Mar\u00eda Ortiz Unzaga<\/strong>, LKS Next-eko kudeaketa-aholkularia, MONDRAGON Health-en mahaia osatzeaz arduratu ziren 12 finalistekin batera.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Horrela, goizean zehar elkar-sorkuntzarako espazio bat sortu zuten, alde batetik, proiektu finalistak eta horien egileak bertatik bertara ezagutzeko eta, bestetik, sektoreko erronka zorrotzenen inguruko irtenbideak proposatzeko. Gainera, finalistek Bexen Cardioren instalazioak bisitatzeko aukera izan zuten, kooperatiba gertutik ezagutzeko.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-gallery has-nested-images columns-default is-cropped wp-block-gallery-2 is-layout-flex wp-block-gallery-is-layout-flex\">\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"683\" data-id=\"3841\" src=\"https:\/\/mondragon-health.com\/wp-content\/uploads\/104-1024x683.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-3841\" srcset=\"https:\/\/mondragon-health.com\/wp-content\/uploads\/104-1024x683.png 1024w, https:\/\/mondragon-health.com\/wp-content\/uploads\/104-300x200.png 300w, https:\/\/mondragon-health.com\/wp-content\/uploads\/104-768x512.png 768w, https:\/\/mondragon-health.com\/wp-content\/uploads\/104-1536x1024.png 1536w, https:\/\/mondragon-health.com\/wp-content\/uploads\/104.png 2048w\" sizes=\"(max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"683\" data-id=\"3844\" src=\"https:\/\/mondragon-health.com\/wp-content\/uploads\/105-1024x683.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-3844\" srcset=\"https:\/\/mondragon-health.com\/wp-content\/uploads\/105-1024x683.png 1024w, https:\/\/mondragon-health.com\/wp-content\/uploads\/105-300x200.png 300w, https:\/\/mondragon-health.com\/wp-content\/uploads\/105-768x512.png 768w, https:\/\/mondragon-health.com\/wp-content\/uploads\/105-1536x1024.png 1536w, https:\/\/mondragon-health.com\/wp-content\/uploads\/105.png 2048w\" sizes=\"(max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n<\/figure>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">MONDRAGON Health kategoriako beste bi lan finalista zeharkako kategorietan ere sarituak izan ziren. <strong>Mar\u00eda Eugenia Ortega Cueto<\/strong>k Mundukide Saria jaso zuen, inpaktu sozial handieneko proiektuagatik, Deustuko Unibertsitatean egindako <strong>&#8220;Dise\u00f1o de encaje de pr\u00f3tesis modular de miembro superior para zonas en v\u00edas de desarrollo&#8221;<\/strong> lanagatik. Proiektuak kostu txikiko eta modularra den protesi-ahokadura bat diseinatzea proposatzen du garapen bidean dauden guneetarako, material birziklagarriekin 3D inprimaketa erabiliz. Helburua irtenbide eskuragarria, funtzionala eta erabiltzaile ezberdinetara egokitzeko modukoa sortzea izan zen, pertsonalizazio konplexurik gabe, tokiko ekoizpena erraztuz eta testuinguru zaurgarrietan anputatutako pertsonen autonomia bultzatuz.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Gainera, <strong>Irune Palacios Orueta<\/strong>k Eikaren euskarazko proiektu onenaren Saria irabazi zuen, <strong>&#8220;Euskarazko Medikuntzaren Domeinuko Lehenengo Corpus Sintetikoaren Sorrera: Metodologia eta Hastapenak&#8221;<\/strong> lanagatik. Proiektuak euskarazko lehen Hizkuntza Eredu Medikoa (LLM) sortu nahi du, corpus sintetiko bat sortuz. Hori lortzeko, ingelesezko eta gaztelaniazko testu medikoak masiboki itzuliko dira, ebaluazio zorrotz baten ondoren kalitate onena erakusten duten itzultzaile automatikoak erabiliz.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>MONDRAGON Korporazioak TFG-TFM MONDRAGON Sarien arrakasta ospatu zuen joan den azaroaren 27an Bilbon, talentuaren bilaketa eta ahalduntzea helburu dituen ekitaldi batean. Laugarren edizio honek mugarri historikoa markatu du 340 proiektu jaso baititu, orain arteko zifrarik altuena. MONDRAGON Health, MONDRAGONen osasunaren sektoreko kooperatiben aliantza, kooperatiba babesleetako bat izan da, eta lehen aldiz gidatu du Osasunaren eta&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":3836,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[29],"tags":[],"class_list":["post-3849","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sin-categorizar-eu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/mondragon-health.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3849","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/mondragon-health.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/mondragon-health.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/mondragon-health.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/mondragon-health.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3849"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/mondragon-health.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3849\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/mondragon-health.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3836"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/mondragon-health.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3849"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/mondragon-health.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3849"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/mondragon-health.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3849"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}