Journées Francophones de Nutrition JFN
Bexen Medical Journées Francophones de Nutrition JFN 2023 azokan izan zen, Marseillan.
Nutrizio parenterala eta enterala ardatz duen ekitaldi honetan, 2.500 espezialistak baino gehiagok hartu zuten parte. Bertan, sektoreko azken berrikuntzak azaldu eta partekatu ziren, ezagutzak trukatzeko eta profesionalen arteko konexiorako gune aproposa eskainiz.
Bexen Medical, berrikuntzarekin eta osasunaren zaintzaren bikaintasunarekin konprometitua, stand propioarekin hartu zuen parte ekitaldi ospetsu honetan, non bertaratutakoei nutrizio parenteral eta enteraleko azken soluzioak hurbiletik ezagutzeko aukera eskaini zieten.
Bestalde, merkataritza-taldea ere bertan izan zen interesa zuten bisitari guztiei informazio zehatza eta aholkularitza espezializatua emateko. ‘Journées Francophones de Nutrition JFN’ nazioarteko ezinbesteko ekitaldi bihurtu da nutrizioaren profesionalentzat.
“Pazienteen bikaintasunarekin eta bizi-kalitatea hobetzearekin dugun konpromiso etengabean, nutrizio parenteralaren eta enteralaren arloan berrikuntza eta aurrerapena bultzatzen dituen urteroko topaketa honetan aktiboki parte hartzeko aukera eskertzen dugu”.