
Bexen Cardio, desfibriladoreetan espezialistak
Medikuntzako soluzioak diseinatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen 40 urte baino gehiagoko esperientzia duen kooperatiba da Bexen Cardio. Desfibriladoreen marka nazional bakarra da, eta maila goreneko prestazioak ematen dituzten produktu sorta handia eskaintzen duelako nabarmentzen da. Bizitzak salbatzeko eta muturreko egoeretan erantzun azkarra eta eraginkorra emateko diseinatuta daude Brexe Cardio kooperatibak ekoizten dituen desfibriladoreak. Gainera, baditu soluzio berritzaileak ere, hala nola Telemonitorizazio kardiakoko zerbitzua, pazienteen osasun kardiobaskularra urrutitik eta modu jarraituan kontrolatzea ahalbideratzen duena. Hurbiltasuna, erantzun azkarra, gaitasun handiak elektronikan, seinalearen prozesatzea, osasun-araudia eta etengabeko berrikuntza dira kooperatiba honen eskaintza definitzen duten ezaugarriak.