Fagor Healthcarek ‘Excellence in Pharma Innovation’ saria irabazi du 2026ko Health Revolution Awards sarietan

Fagor Healthcare MONDRAGON Health aliantza estrategikoko kooperatiba garaile izan da 2026ko Health Revolution Awards sarien azken edizioan; hain zuzen ere, ‘Excellence in Pharma Innovation powered by GooVentures’ saria jaso du. Saria Health Revolution Congress biltzarrean banatu da, osasun digitalaren eta farmaziaren alorrean erreferente den eta sektoreko teknologia-eragile nagusiak biltzen dituen topaketan.

Aitortza honek agerian uzten du Fagor Healthcarek farmazien eguneroko kudeaketa hobetzeko berrikuntzarekin eta irtenbide berrien garapenarekin duen konpromiso sendoa. Era berean, MONDRAGON Health aliantzaren estrategia indartzen du, burujabetza teknologikoan eta balio erantsi handiko zaintza-zerbitzuetan erreferente gisa finkatuz. Saria jaso berritan, kooperatibak eskerrak eman nahi izan dizkio lan-taldeari emandako laguntzagatik, baita bere teknologia egunero babesten duten bezero, kolaboratzaile eta osasun-profesionalen konfiantzagatik ere.

Berrikuntza osasunaren eta tratamenduen jarraipenaren zerbitzura

Sari honek bultzada ematen dio Fagor Healthcarek egindako bideari; izan ere, urteak daramatza botiken prestaketa eta kudeaketa automatizazioaren bidez eraldatzen. Bere jardunaren ardatza tratamenduen jarraipena errazten duten irtenbide integralak garatzea da, atxikimendu terapeutikoa hobetzeko. Faktore hori erabakigarria da edozein osasun-esku hartzek arrakasta izan dezan eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea bermatzeko.

Entre sus principales líneas de actuación, y que han sido clave para la obtención de este reconocimiento, destaca su Sistema Personalizado de Dosificación (SPD), que automatiza y digitaliza el proceso de preparación de la medicación para garantizar la máxima seguridad del paciente. Asimismo, la entidad destaca por sus soluciones de salud digital, como su sistema automatizado de avisos a través de WhatsApp, que permite un control más exhaustivo de las pautas médicas.

Konpainiaren jardun-lerro nagusien artean, Dosifikazio Sistema Pertsonalizatua (SPD) nabarmentzen da. Botikak prestatzeko prozesua automatizatu eta digitalizatzen duen garapena, gaixoaren segurtasunik handiena bermatzeko. Besteak beste, hau izan da aitortza hau lortzeko gakoetako bat. Horrez gain, erakundeak osasun digitaleko irtenbideak ere garatzen ditu; esaterako, WhatsApp bidezko abisu-sistema automatizatua, medikuaren jarraibideen kontrol zehatzagoa egiteko aukera ematen duena.

Ezagutu osasunaren arloko eta arlo soziosanitario eta bioteknologikoko irtenbide berritzaile gehiago MONDRAGON Health-en.