Fagor Healthcarek errekorreko urtea itxi du 2025ean atxikimendu terapeutikoaren zerbitzura jarritako teknologiari esker

MONDRAGON Health ekosisteman, osasuna lankidetza-ahalegin gisa ulertzen dugu eta, aldi berean, teknologia pertsonen bizitza hobetzeko erremintatzat hartzen dugu. Premisa horrekin, sektore soziosanitariorako garatutako berrikuntzek gizartearen ongizatean eragin nabarmena dutela frogatuz amaitu du 2025a Fagor Healthcarek, gure aliantzaren funtsezko zutabe bihurtuz.

Pasa den urtean, kooperatibak banatutako 3 milioi blisterren langa gainditu du. Datu horrek esan nahi du gaur egun 60.000 paziente baino gehiagok jasotzen dutela botika modu seguruan, une egokian eta dosi zehatzean.

Lorpen hori etengabeko hedapenari esker izan da: kooperatibak eguneko instalazio baten erritmoari eutsi dio, farmazietan duen presentzia sendotuz eta farmaziako profesionalentzako asistentzia-lanean ezinbesteko lagun bihurtuz. Are gehiago, lankidetza-hitzarmen bat ere sinatu zuen Nafarroako Cinfa farmazia-laborategiarekin, bidelagun gisa.

Urrunago iristeko hazten ari den taldea 

Fagor Healthcareko hazkundea barne-egituran eta proiekzio globalean ere islatzen da. 2025ean, kooperatibak giza kapitala indartu du plantillan % 20ko igoera izanda, eta nazioartean % 10eko hazkundea erregistratu du.

Taldea sendotzeak, hedapena finkatzeaz gain, bezeroaren arreta proiektuaren muinean jarraitzea bermatzen du. Aurten kudeatutako 8.000 dei baino gehiagorekin, “hurbiltasuna eta zerbitzurako bokazioa gure bereizgarri izaten jarraitzen dute”, azpimarratu du Beatriz Leciñanak, Fagor Healthcareko zuzendari nagusiak.

Gainera, 2026an Fagor Taldean sartu da, eta industria-talde kooperatiboko bederatzigarren kooperatiba bihurtu da.

Medical Dispenser: atxikimendu ezari aurre egiteko aliatua 

Gure osasun-sistemaren erronka nagusietako bat paziente kronikoen edo polimedikatuen tratamenduen jarraipena egitea da. Horixe da Medical Dispenser-en, Fagor Healthcareko Dosifikazio Sistema Pertsonalizatuaren (SPD), balio bereizgarria. “Eragina benetan esanguratsua da. % 95eko atxikimendua lortu da gure MAS zerbitzu osoa erabiltzen duten pazienteen artean”, ziurtatu du Leciñanak.

Arrakasta horren gakoa alde guztiei mesede egiten dien eredu integrala da. Alde batetik, pazienteei bizi-kalitatea hobetzen die blister zirkularrari, WhatsApp bidezko abisu pertsonalizatuei eta gailuaren erabilgarritasunari esker. Eta, bestetik, farmaziei osasun-agente aktibo gisa kokatzen laguntzen die, balio handiko zerbitzu asistentziala eskaintzeko, bezeroen leialtasuna hobetzeko eta negozioaren errentagarritasuna optimizatzeko aukera emanez.

Arrakasta partekatua 

MONDRAGON Health-etik, emaitza hauek geure egiten ditugu. Fagor Healthcareko arrakastak osasunaren sektorean soluzio integralak eskaintzeko gaitasuna duen sare kooperatiboaren ikuspegia indartzen baitu.

Ezagutu osasunaren arloko eta arlo soziosanitario eta bioteknologikoko irtenbide berritzaile gehiago MONDRAGON Health-en.