Adinberri Silver Forum

ADINBERRI fundazioak, azaroaren 8an eta 9an, Adinberri Silver Forum-en lehen edizioa  antolatuko du. Sektoreko profesional guztiak bilduko dituen ekitaldi inspiratzaile eta praktikoa, kongresua eta azoka konbinatuko dituena. Kongresuan nazioarteko izen handiko hizlariak izango dira eta azokan Silver Ekonomiaren azken berrikuntzak ezagutaraziko dira.

Adinberri Silver Forumek living lab bat izango du etxe formatuan, silver produktu eta zerbitzuak erakusteko. Bertan, honako berrikuntzak aurkituko ditugu:

  • Bizitza luzerako etxebizitza eta ingurunea
  • Adinekoen arreta eta zainketak
  • Zahartze osasungarri eta aktiboa
  • Finantza-plangintza eta aseguruak senior-entzat

Produktu berritzaileak probatzeko demotrazio-tailerrak ere antolatuko dira, bertaratutakoek formatu intimoagoaz gozatzeko aukera izan dezaten. Formatu horretan, liderrak eta gainerako parte-hartzaileak elkarreraginean egongo dira.

Ekitaldia baino lehen, one-to-one topaketak egiteko aukera ere eskainiko da, erakusketariekin eta beste parte-hartzaile batzuekin. Jardunaldian MONDRAGON Health-en parte diren bi erakusketari egongo dira: Bihar Homecare eta Fagor Healthcare.

Fagor Healthcare-k CircuTrack zerbitzu berritzailea aurkeztuko du; botikak antolatzeko eta oharrak egiteko sistema, polimedikatutako pazienteari sendagileak agindutako medikazio hartualdietan laguntzeko.

Paziente kroniko polimedikatuentzako zerbitzua. Sendagaien asteko blister bat aurreikusten du, hainbat soluzio teknologikorekin (gailu eramangarri bat, esaterako). CircuTrack zerbitzuak WhatsApp bidezko abisu sistema du, pazienteari botikak hartzen laguntzeko, zaintzaileei zainketa lanetan laguntzeko, eta azken finean, agindutako tratamenduarekiko atxikidura hobetzeko.

Bihar Homecare-k Bihar plataforma aurkeztuko du, adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko laguntza integraleko zerbitzua.

Adineko pertsonei eta mendekotasuna dutenei arreta emateko zerbitzu eta irtenbide integralak eskaintzen espezializatzen da. Zerbitzuak zehatz-mehatz diseinatzen eta egokitzen dira bezero bakoitzaren beharretara, eta laguntza pertsonalizatua ematen zaie, haien eskakizunak osoki betetzen dituena.