Bexen Cardiok eta Bexen Medicalek bioosasunean egindako azken berrikuntzak aurkeztu dituzte MEDICA 2024an

Bexen Cardio

Bioosasunaren sektoreko munduko azokarik garrantzitsuenetako bat da.

Bexen Cardio eta Bexen Medical, MONDRAGON Healtheko kideak, MEDICA 2024 azokan izan dira, bioosasunaren sektoreko munduko azoka garrantzitsuenetako batean. Ekitaldia Düsseldorfen (Alemania) egin da, azaroaren 11tik 14ra, eta bi kooperatibek, Basque Health Clusterrekin batera, bioosasunaren arloan dituzten azken berrikuntzak eta konponbideak aurkeztu dituzte.

Gero eta lehiakorragoa eta aldakorragoa den merkatu batean, MEDICA bezalako ekitaldietan parte hartzea – ia 70 herrialdetako 5.300 erakusketari baino gehiago eta sektoreko 83.000 bisitari biltzen ditu – funtsezko estrategia bihurtu da sektoreko enpresentzat. Izan ere, azken berrikuntzak ezagutarazteko gunea izateaz gain, bezeroekin, banatzaileekin eta bazkide komertzialekin harremanak sendotzeko eta joera eta aukera berriak identifikatzeko aukera ere ematen du.

Beraz, MONDRAGON Healtheko bi kooperatibek plataforma hau aprobetxatu dute euren berritasun guztiak erakusteko. Bexen Cardiok desfibriladoreetako azken berrikuntzak aurkeztu ditu; eta Bexen Medicalek elikadura parenteral eta enteraleko soluzioetatik hasi eta urologia, ginekologia eta oftalmologiarako produktu espezializatuetara arteko berrikuntzak ezagutarazi ditu.

Bi erakunde horiek MEDICAn duten presentziak agerian uzten du berrikuntzarekin eta teknologiarekin duten konpromisoa, eta, era berean, MONDRAGON Healthek sektoreari irtenbide integralak eta pertsonalizatuak eskaintzeko duen gaitasuna erakusten du. Izan ere, balio-kate osoari heltzeko gaitasun teknologikoak eta berritzaileak batzean, merkatuaren eskaera zorrotzenei erantzun diezaiekegu. Kontsultatu hemen zure zerbitzuei balioa emango dieten konponbideak.