drOp proiektua Eibarko Santa Ana auzoan

drop-proiektua-ermua

Horizonte Europa-ren DrOp proiektuaren esparruan, Berrikuntza Integratuko Metodologia bat lantzen da, 60ko eta 80ko hamarkaden artean eraikitako auzoak auzo moderno eta inklusibo bihurtzeko eta bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko.

Proiektuak berrikuntza soziala sustatu eta tokiko ekonomia bultzatu nahi du, eta, horretarako, drOp-ek teknologia berritzaileak integratuko ditu eta kultura eta sormen industrien hazkunde potentziala aztertuko du.

Ermuko Santa Ana auzoan ezartzen ari dira berrikuntza integratuaren metodologia. Proiektuan auzoaren errealitatearen diagnostikoa egin zen eta, auzoaren beharrak identifikatzeko, hainbat saio egin ziren Santa Anako bizilagunekin. Irabazle atera zen ekimenetako bat izan zen: «Zaintza Programa Integrala: Etxean ongizatea sustatzen». Helburua izan zen adineko pertsonen segurtasuna eta beren etxeetan autonomia eta ongizatea sustatzea, soluzio teknologikoak ezarri eta garatuz.

Hori guztia MONDRAGON Health-eko BIHAR Homecare eta Fagor Healthcare kooperatibek eskaintzen dituzten 3 zerbitzu edo produktu zehatzetan moldatu dugu eta, ekimen hauek, Ermuko Santa Ana auzoko bizilagunekin gidatu nahi ditugu.

  1. Lehenengo ekimena. Fagor Healthcaren zerbitzuak. Fagor Healthcaren gailuak eta sistemak garatzen dituzte, gero, farmazialariek, paziente polimedikatuentzako botikak antolatu ditzaten. Sistema hori osasun-agintariek arautzen dute. Farmazialariak pazientearen aste osoko sendagaiak prestatzen ditu. Helburua da pertsonek ez ahaztea sendagaiak hartzea.
  2. Bigarren ekimena. BIHAR Homecarek eskainitako zerbitzua. BIHAR Homecarek doako laguntza eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu adinekoak zaintzeko kudeaketa eta aholkuetarako: laguntza ekonomikoak eskatzeko doako laguntza, eguneroko kudeaketa administratibo erlatiboetarako laguntza, edota adinekoen arretarekin eta zaintzarekin zerikusia duen edozein zalantza izanez gero, laguntza eskaintzen du. Era berean, zaintza zerbitzuak eskaintzen ditu BIHAR Homecarek, etxean eta adineko edo adinekoentzako egoitzetan, betiere paziente bakoitzaren beharretara egokituta. Adineko pertsonaren etxera joaten dira beharra zein den baloratu eta aholkuak emateko. BIHAReko taldeak erabiltzailearen egoeraren balorazio integrala egiten du: osasun-egoera, patologiak eta eguneroko errutina. Bere ingurunea eta aurkitzen den une psikosoziala ere kontuan hartzen dira. Egindako diagnostikotik abiatuta, BIHAReko taldeak egoera horretara egokitutako proposamen bat egiten du, ordu-kopurua eta zerbitzu mota zehaztuz.
  3. Hirugarren ekimena. Hirugarren ekimenaren helburua da pertsonen autonomia sustatzea etxebizitzan, pazienteei etxetik laguntzeko tresna teknologikoen bidez, adibidez, bideokonferentzia bidez. Gailu bat jartzen da pazientearen etxeko pantailan, eta gizarte-laguntzaileak dei bat egiten du, pazienteak nahiko erraz erantzuten dio deiari. Pazienteak gizarte-laguntzaileari eska diezazkioke izan ditzakeen beharrak edo arazoak. Pertsona horrek Internet ez badu, konexio hori ezarriko litzaioke. BiharTV telebista-zerbitzuari esker, etxeko jardueran jarraipena egin daiteke. Telebistaren bidez, ongizate-errutina pertsonalizatuen eta jarduera osasuntsuak egitea bultzatzeko kanal bat sortzen da.

Ekimen hauei buruzko informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan BIHAR edo Fagor Healthcare-ekin.