Ezagutu Fagor Healthcarek eskaintzen dituen soluzioak pazienteei medikazioa gogoarazteko
Gaur egun, medikazioaren gogoaraztea funtsezkoa da. Senide asko beraien familiako adinekoez eta, aldi berean, medikazioaren kudeaketaz arduratzen dira. Bi paziente kronikotik batek ez du behar bezala jarraitzen bere tratamendua. Horren ondorioz, osasun arazo batzuk sor daitezke, larriak edo ez horren larriak, pazienteen bizi kalitatea murriztu ahal dutenak, gaixotasuna okertuko dutenak edo beste farmako osagarri batzuk hartzea eragingo dutenak.
Zein da soluzioa? Fagor Healthcare-k 3 sistema berritzaile eskaintzen ditu tratamendura hobeto atxikitzeko.
1. Dosifikazio-sistema pertsonalizatuak (SPD)
SPD sendagaiak antolatzeko sistema bat da, modu hermetikoan zigilaturik dago eta medikazioa jasotzen da bertan. Farmaziak prestatzen duen asteroko pastillero bat bezalakoa da, egunen eta hartualdien arabera antolatzen dena. Modu horretan, pazienteek erraz, eta behar duten moduan har ditzakete botikak. Gainera, ez badaude ziur pilula hartu duten edo ez, sistema honen bitartez azkar egiazta dezakete.
Onura bat da zure botikak farmazialari batek kudeatzen dituela baina, horrez gain, honako onura hauek ere nabarmentzen dira:
- Pazienteak behar duen guztia ontzi bakar batean izango du, eta horrek akatsak, edota medikazioa hartzea ahaztea saihesten du.
- Tratamendura atxikitzea hobetzen du, eta horrek murrizten ditu larrialdietara bisitak eta ospitaleratzeak.
- Familia lasaiago egon daiteke eta, gainera, koordinazioa areagotzen du zaintzaile bat baino gehiago dituenean pertsonak.
- Pertsona kualifikatu batek prestatzen du, hori horrela, tratamenduetan bikoiztasunak eta bateraezintasunak detekta ditzake.
Nahiz eta abantaila asko dituen sistema berritzaile honek, eragozpenik handiena da gaur egun oraindik farmazietan ez dakitela zerbitzu horri buruz. Pazienteek eta senitartekoek ez dute ezagutzen zerbitzu hau, eta, are gehiago, osasun arloko profesional askok ere ez dakite zerbitzu hori gomendatu dezaketenik. Sistema honek edozein pazienterentzat balio duen arren, erabilgarriagoa da izaera kronikoa duten eta polimedikatuta daudenentzat, horiek baitira beren botikak hartzean gehien nahastu daitezkeenak.
2. Abisuen sistema digitala
Fagor Healthcarek sendagaiak gogoarazteko ematen duen beste konponbideetako bat WhatsApp bidezko abisuak dira.
Nola funtzionatzen du sistema honek? Pazienteak ez du ezer idatzi edo konfiguratu behar, pilula hartu duela baieztatu besterik ez du egin behar. Gainera, senide arduradunak edo zaintzaileak alerta bat jasoko du sendagaiak hartu direla baieztatzen ez denean.
Bestalde, pertsona arduradunak tratamendua betetzeari buruzko txosten bat jasotzen du egunero edo astero. Horrela, tratamendura atxikitzea egiaztatu eta hobetu ahal izango da.
3. Circutrack gailua
Hirugarrenik, Circutrack gailua aipatu behar da medikazioa hartzea ez ahazteko irtenbide gisa. Aurreko aukerak bezala, sistema hau ere segurua, erraza eta eraginkorra da.
Gailu hau arina da, adinekoek arazorik gabe erabil dezaten. Hartualdiak betetzen direla hobeto kontrolatzeko, alarma pizten da medikazioa hartu behar duten bakoitzean.
Alarmak jotzen duenean, pazienteak erdiko botoia sakatu behar du, horrela, alarma gelditu egingo da, eta, aldi berean, botikak dosifikatzen ditu. Ondoren, pastilla ontzi zirkularra biratu behar da, botikak erauzgailuan jasotzeko. Keinu erraz horrekin eta hots abisuari esker, denbora errealean jasotzen da tratamendu farmakologikoa errazago hartzeko behar den informazioa.
Sendagaien antolatzaileak farmazia askotan aurki daitezke. Informazio gehiago behar baduzu, Fagor Healthcareren taldearekin jar zaitezke harremanetan hemen.