Errekaren gakoak, mikrofluidikoan injekziozko moldaketarako
Txip mikrofluidikoen fabrikazioan, injekzio bidez moldatutako piezaren kalitatea faktore erabakigarria da piezaren errendimendu onerako. Injektatutako piezek baldintza jakin batzuk bete behar dituzte kanalak ixteko lotura ezin hobea lortzeko, hala nola, ertz zehatzak eta lautasun ona.
Horretarako, hainbat ekintza aurrera eramatea beharrezkoa da:
- Moldeen txertaketak fabrikatzeko prozesurako piezak berriz diseinatzea.
- Moldeak fabrikatzeko prozesu egokia erabaki behar da, teknologia desberdinen mugak kontuan hartuta, hala nola, nikel txertaketak, femtosegundo laser bidezko ablazio-txertaketak edo mikrofresatze-prozesuak.
- Beharrezkoa izango erreminta-material egokia aukeratzea nahi diren gardentasun, zimurtasun, bizitza erabilgarri… mailak lortzeko.
- Piezak injekzioaren ikuspegitik berriro diseinatzea.
- Polimeroak kristalizatzean duen portaera kontuan hartu behar da, pieza berriz diseinatzeko eta beharrezko lotura-baldintzak lortzeko prozesu sendoagoa lortzeko, kontrakzioaren ondorioak saihestuz.
- Injekzio-prozesurako metodologiarik onena hautatzea.
- Injekzio-prozesu ezberdinak aukera daitezke behar diren piezak lortzeko. Kalitatea, ziklo-denbora, errepikapen-baldintzak, gardentasuna edo prezioa izan daitezke faktore batzuk injekzio-prozesu konbentzionala, askotarikoa, konpresiozkoa edo beste mota batekoa aukeratzerako garaian.
- Prozesuaren errepikagarritasuna bermatzeko ekiporik onena.
- Osagai mikrofluidikoen kalitate errepikakor eta fidagarriko piezak lortzeko, doitasun eta errepikagarritasun handiko ekipoak aukeratu behar dira, injekzio-makinan ez ezik, beharrezkoak diren periferiko guztietan ere.
Errekak zure enpresari lagun diezaioke osagai mikrofluidikoen diseinu eta erabaki guztietan, birdiseinatuz, moldeak fabrikatuz, prozesuak definituz eta piezak zehaztutako kalitate-baldintzekin injektatuz.
Gai honi buruzko zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan Errekarekin, medical@erreka.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.