MONDRAGON Health AseBio Investors Day-n
Atzo AseBio Investor Day ekitaldiaren beste edizio bat egin zen Kursaalen (Donostia, Gipuzkoa), Espainiako bioteknologiako inbertsio foro nagusia. Ekitaldiaren helburua enpresa bioteknologikoak eta proiektu berritzaileak harremanetan jartzea da, finantziazio bila.
Inbertitzaileek (bertakoak eta nazioartekoak), bioteknologiaren arloko enpresek eta ikerketa-erakundeek hartu zuten parte. MONDRAGON Healtheko zuzendari nagusiak, Hector Olabegogeaskoetxeak, speaker moduan parte hartu zuen terapia aurreratuen fabrikazioan inbertitzeko Gipuzkoaren posizionamenduari buruzko mahai-inguruan. Mahaia, Ainhoa Aizpuruk moderatu zuen, BIC Gipuzkoa Berrilaneko proiektuen zuzendariak. Aldi berean, parte hartu zuten Ane Insaustik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak, Javier García Cogorrok, Columbus Venture Partnerseko bazkide sortzaileak, Jimmy Vanhovek, Viralgengo CEOak, eta Guillermo Arreguik, Radar Ventureseko fundatzaile eta CEOak. Horiek guztiek hitz egin zuten Gipuzkoa kokatzeari buruz terapia aurreratuen fabrikazioan inbertsiorako aukera helmuga gisa.
Hector Olabegogeaskoetxeak MONDRAGONek industria arloan enpresei laguntza emanez edo Contract Manufacturing bidez egin dezakeen ekarpena azpimarratu zuen. Euskarri mota horrek berekin dakar industria arloko erronka espezifikoak aurkeztea, hala nola, ziurtagiriak eta hornikuntza- eta ekoizpen-kateko ezagutzak. Esperientzia eta baliabide zabalarekin, MONDRAGONek aliatu estrategiko gisa hartzen du bere burua startupei laguntzeko, sor dakizkiekeen oztopo eta erronken aurrean, ahalik eta potentzial handiena lortzen saiatuz.
Horrez gain, bertaratutakoak MONDRAGON Healthekin harremanetan jartzera animatu zituen, abian dauden proiektuei buruz eztabaidatzeko, erronkak aztertzeko eta MONDRAGONek babesa nola eskaini dezakeen ebaluatzeko. Ekintzailetza gaitasunak aktibatzeko eta kooperatiben artean negozio berriak sustatzeko, estrategia korporatiboaren esparruan, hazteko gaitasuna duten enpresa gazteen aldeko apustuarekin, MONDRAGONek, bere sustapen korporatiboko zentroaren bitartez, bost urte daramatza eratu berri diren hogei bat enpresatan inbertitzen, kooperatibak haien kapitalean inplikatzen eta beharrezkotzat jotzen denean arrisku kapitaleko funts korporatiboekin laguntzen. “Garrantzitsua da startupen beharretara egokitutako finantza laguntza eskaintzea, bakoitzaren berezitasuna eta aurre egin beharreko erronkak aitortuz”, adierazi zuen Olabegogeaskoetxeak.