MONDRAGON Healthek bizitza-luzerak eta zahartzeak osasun-sektorean duten eragina aztertu du
Aliantzaren Aholku Batzordea bigarren aldiz bildu da gai estrategiko horri heltzeko, Telefónica, Suara, Inforesidencias, Gerokon edo Adinberri bezalako enpresekin batera.
Otalorak, MONDRAGONeko Zuzendaritza eta Kooperatiba Garapenerako Zentroak, MONDRAGON Healtheko Aholku Batzordearen bigarren bilera hartu du. Oraingoan, bai aliantzarako, bai osasunaren sektorerako estrategikoa den gai bati heldu zaio: bizitza-luzera eta zahartzea. Lehenengo saioa ekainean egin zen eta Medtech eta Farma gaietara hurbiltzeko balio izan zuen.
Bileran, besteak beste, egoitzaren, etxebizitzaren eta telelaguntzaren arloko joerak eta merkaturako sarbidea aztertu dira, baita merkatuaren aurrerapen teknologikoak ere. Gainera, negozio-eredu arrakastatsuak identifikatu dira, antolaketa-eredua eta zainketa-eredua kontuan hartuta, baita lehiakideak ere, horietatik zer ikas daitekeen azaleratzeko.
Bileran MONDRAGON Healtheko Zuzendaritza Kontseiluko kideek eta aliantzako kooperatiben ordezkariek parte hartu dute, Arantxa Gonzalez de Heredia Mondragon Unibertsitateko diseinu inklusiboko irakasle eta ikertzailearekin batera. Era berean, Manuel Ángel Alonso, TELEFÓNICAko Iparraldeko Lurraldeko zuzendaria; Ángels Cobo, SUARAko eraldaketa digitaleko zuzendaria; Josep de Martí, INFORESIDENCIASeko sortzailea; Aitor Pérez, GEROKONeko bazkide zuzendaria; eta Rakel San Sebastián, ADINBERRIko zuzendari nagusia, batu dira bilkurara.
Topaketa horien helburua osasunaren sektoreko gai estrategikoei buruz hausnartzea da, eta negozio-aukerak aztertzea eta identifikatzea. Horretarako, gaian adituak diren eta kooperatibetatik kanpo dauden enpresak gonbidatzen dira, jakintza konpartitzeko eta beren esperientziari eta ikuspuntuari buruzko ezagutza izateko. Horrela, aliantza osatzen duten bederatzi kooperatibek (Bexen Cardio, Bexen Medical, Bihar Homecare, Erreka, Fagor Healthcare, Gerodan, GSR, LKS Next eta Osarten) beren ezagutza handitzen dute, elkarlankidetzaren bidez beren zerbitzuaren balio erantsia biderkatzen jarraitzeko.