Osasun sektoreko kooperatiben arteko elkarlan bide berriak sustatzen ari da MONDRAGON Health
Arlo soziosanitarioan eta osasunaren sektorean marka erreferentea bilakatzeko helburuarekin eta interkooperazioa sustatzeko nahiarekin ari da lanean MONDRAGON Health. MONDRAGONen zentro koporatiboaz gain, honako kooperatibok osatzen dute iniziatiba interkooperatiboa: Bexen Cardio, Bexen Medical, Bihar Homecare, GSR, Fagor Healthcare, Osarten eta ERREKA. Antzuolako kooperatiba izan da Batzordera batu den azkena, izan ere, Medical Device sektorean ari da bere teknologia eta ezagutza hedatzen.
Azken proiektuen berri emateko eta kooperatiben jarduna ezagutzera emateko, azken egunotan MONDRAGON Health-eko ordezkariek bilera eta bisita ezberdinak egin dituzte, Danobat kooperatibara eta Leartiker Zentro Teknologikora, besteak beste
Azken proiektuen berri emateko eta kooperatiben jarduna ezagutzera emateko azken egunotan MONDRAGON Health-eko ordezkariek bilera eta bisita ezberdinak egin dituzte, Danobat kooperatibara eta Leartiker Zentro Teknologikora, besteak beste. Bai batean zein bestean, aipatu kooperatibek osasun sektorearentzat garatzen dituzten proiektuen berri jaso dute bertatik bertara. Era berean, Danobatek eta Leartikerrek dibertsifikazoan -bai produktu zein merkatuetan- eta kooperatiben arteko sinergia bilaketan egiten duten lana balioan jartzeko helburua ere izan zuten bisitek.
Opor ostetan, beste bisita eta bilera bat dago aurreikusita. Hain justu ere, Ondoan kooperatiba bisitatuko dute.