Reanibex 700 desfibriladoreen hedapen arrakastatsua SESCAM-en
Larrialdiko arreta medikoa hobetzeko bidean, Gaztela-Mantxako Osasun Zerbitzuak (SESCAM) desfibriladoreen hedapen estrategikoa egin du 2023an.
Bexen Cardiok 194 desfibriladore eman dizkio guztira SESCAM-i, Reanibex 700 modelokoak, taupada-markagailuarekin + SPO2. Larrialdi egoerei aurre egiteko bereziki diseinatu da, bai ospitale-ingurunean, bai ospitaletik kanpo.
Abangoardiako dispositibo honek larrialdi medikoak artatzeko funtsezko funtzionalitateen aukera zabala eskaintzen du. Elektrokardiogramaren seinalea monitoriza dezake (ECG), desfibrilazioa eman, taupada-markagailuen terapia ez-inbaditzailea eman, odoleko oxigeno-mailak (SPO2) eta odol-presio ez-inbaditzailea neurtu. Reanibex 700 modeloaren aldakortasunari esker, osasuneko profesionalek eraginkortasunez eta zehaztasunez ekin diezaiekete larrialdi-egoerei.
Desfibriladore horien banaketa estrategikoa planifikatu da Gaztela-Mantxako osasun-sisteman duten eragina maximizatzeko. Guztira, 8 unitate bideratu dira ospitaleetara; Albaceteko Unibertsitate Ospitale Orokorrak jaso du unitate bat, eta Puertollanoko Ospitaleak 7 unitate. Era berean, arreta anbulatorioaren eremuan lehenetsi da, 186 unitate esleituta eskualdeko probintzia guztietan kokatutako lehen mailako arretako zentroei.
Reanibex 700-en alderdi nabarmenetako bat ber einterfaze intuitiboa da. Diseinu errazari esker, osasun-profesionalek erantzun azkarra eta eraginkorra eman dezakete egoera mediko kritikoen aurrean.
Larrialdi medikoen arretan aurrerapen teknologikoa izateaz gain, urrats esanguratsua ere bada, edozein gertakariri aurre egiteko arreta medikoko sare eraginkorragoa eta prestatuagoa eraikitzeko bidean.