Segurtasun eta osasunerako prestakuntza Osartenen: Laneko arriskuen prebentzioari buruzko ikastaroa

osarten-curso-prevención-de-riesgos-laborales

Osartenek segurtasunari eta osasunari buruzko hainbat prestakuntza emango ditu 2024an, besteak beste, 60 orduko laneko arriskuen prebentzioari buruzko oinarrizko mailako ikastaroa.

Indarrean dagoen araudiaren arabera, eraikuntzan lan egiten duten metal-sektoreko pertsonek prestakuntza izan behar dute lanbide horrekin lotutako segurtasun eta osasunaren arloan. Metalaren IV. Hitzarmenaren IV. eranskinak prestakuntzaren iraupena eta gutxieneko edukiak ezartzen ditu.

Osarten K.E.k esandako prestakuntza eman dezake, Prestakuntzarako, Trebakuntzarako eta Enplegurako Metalaren Fundazioaren baimena baitu horretarako (Espediente zk.: 301209M655).

Ikastaroaren helburuak:

▪ Partehartzaileak Prebentzio-Baliabide gisa jarduteko gaitzea (LPRL, 32. art. bis), prebentzio jarduerak betetzen diren edo ez zaintzeko.
▪ Portaera seguruak eta lan eta babes ekipoen erabilera egokia sustatzea, eta langileak prebentzio jarduerez interesatzera eta jarduera horietan laguntzera bultzatzea.
▪ Oinarrizko prebentzio jarduerak bultzatzea, hala nola, ordena, garbitasuna, seinaleztapena eta mantentze lan orokorrak, baita jarduera horien jarraipena eta kontrola egitea ere.
▪ Arriskuen oinarrizko ebaluazioak egitea eta izaera bereko prebentzio neurriak ezartzea.
▪ Enpresako arrisku orokorren eta espezifikoen ebaluazioan eta kontrolean laguntzea, bai eta kexa eta iradokizunei erantzuten, datuak erregistratzen eta beharrezkoak diren antzeko zeregin guztietan ere.
▪ Larrialdietan eta lehen laguntzetan esku hartzea, lehen interbentzioak kudeatuz (prestakuntza honetaz aparte beharrezkoa izango da alderdi horien gaineko prestakuntza espezifikoa jasotzea).
▪ Prebentzio Zerbitzuko pertsonekin elkarlanean aritzea.

Iraupena: 60 orduko ikastaro homologatua, IV. hitzarmenaren arabera, modalitate mistoan.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sartu hemen.

Izena ematea nahi baduzu sartu hemen.


Osartenekin harremanetan jar zaitezke beste ikastaroren bat programatzea behar baduzu. Horretarako, bidali email bat helbide elektroniko honetara: aula@osarten.com