Serveo eta MONDRAGON Health-en arteko akordioa
Akordioak indartu egiten du bi enpresek Euskal Herrian duten posizionamendua. Sinatu den aliantzak bi konpainien gaitasun teknologikoak eta esperientzia batzen lagunduko du.
Serveok eta MONDRAGONek lankidetza-hitzarmena sinatu dute, osasunaren eremura eta arlo soziosanitariora bideratutako proiektuak garatzeko. Aliantza horri esker, osasunaren arloan lan egiten duten korporazioko kooperatibek Euskadin dituzten gaitasun teknologikoak eta posizionamendua batu ahal izango dira, Serveok osasun-arloko eta gizarte-zerbitzuetako proiektu konplexuen kudeaketan duen esperientziarekin.
Hala, aliantzak osasun-arloko gaitasunak eta lankidetza-sarea indartu nahi ditu, eta, horri esker, bi enpresek teknologiaren aplikazioan oinarritutako proiektu berritzaileak sustatzen jarraituko dute.
Hitzarmenak diziplina anitzeko ikuspegia du, bi enpresek alor horretan dituzten sinergiak eta ezagutza bultzatzen dituena.
Ildo horretatik, proiektu bateratuak garatuko dituzte hainbat eremutan: telelaguntza zerbitzuetan; telemedikuntza edo e-Health zerbitzuetan; errealitate birtualarekin lotutakoetan; eta, oro har, ekipamendu elektromedikoa eta ospitalekoa mantendu eta zaintzearekin lotutakoetan.
Serveori buruz
Serveok 30 urtetik gorako esperientzia du bezeroen eta gizartearen hazkundea eta garapena bultzatzen duten zeharkako zerbitzu eraginkor eta jasangarrietan. Batez ere osasunean, industrian, energian eta facility management deiturikoan. 25.000 langile baino gehiago ditu, eta presentzia egonkorra du Espainia osoan. Horri esker, inpaktu eta konplexutasun handiko proiektuak kudea ditzake.