Bexen Bioservicesen biltegietan 6 milioi lagin baino gehiago daude gordeta
Bexen Bioservices lagin biologikoen eta sendagaien kudeaketaz eta biltegiratzeaz arduratzen da. Alor horretan aitzindaria da modu pribatuan irtenbide integralak eskaintzen.
2015etik lortutako esperientzia guztiagatik erreferentea da merkatuan. Sektorearen beharrei erantzuteko, hiru egoitza dauzka estrategikoki kokaturik Euskadin, Galizian eta Madrilen. Instalazio bakoitzak 2 milioi lagin biologiko baino gehiago edo 30 milioi medikazio-dosi baino gehiago gordetzeko ahalmena du.
Bexen Bioservicesen lagin biologiko desberdinak kudeatzen dira, non ikerketa bioteknologiko zentroetako laginek, edota terapia genikoen inguruko ikerketen ekoizpen laginek aipamen berezia izan dezaketen. Azken urteotan tenperatura ultra hotzean biltegiratu behar diren hainbat txerto ere kuadetzen dihardute.
Tenperaturaren garrantzia
Gaur egun, Bexen Bioservicesen biltegietan sei milioi eta erdi inguru lagin dituzte gordeta 4º eta -80º tarteko tenperaturan, beharren arabera. Bexen Bioservicesen Hernaniko eraikuntza adibide moduan hartuko bagenu, bertan -20º-ko tenperaturako bi kamara daude, eta Stirling izeneko gorengo teknologia duen -80º-tako berrogei ultra-hozkailu.
Jaione Albistur Bexen Bioserviceseko operazio arduradunak Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, ezinbestekoa da laginak baldintza egokietan gordetzea. Baldintza hauen kontrola laginak jasotzen diren momentutik hasten da, non horretarako ibilgailu egokituak dituzten. Tenperaturaren momenturoko kontrola egiten da eta online moduan datu hauek jarraitzeko sistemak daude ezarrita.
Horrez gain, lagin guztiak ez dira tenperatura eta baldintza berdinetan gordetzen, lagin bakoitzak baldintza konkretu batzuk izan behar ditu. Zenbat eta denbora gehiagorako gorde behar den lagina, orduan eta tenperatura baxuagoak erabiltzen dira lagina mantentzeko.
Instalazioen mantenua
Instalazioak behar bezala mantendu behar dira lagin bat 30 urtean edo 30 urte baino gehiagoan mantentzeko. Jaione Albistur Bexen Bioserviceseko operazio arduradunak azaltzen duen bezala, arazo ugari sor daitezke prozesu guztian zehar. Badira ezinbestean ziurtatu behar diren alorrak. Batetik, tenperaturaren kontrola zunden bitartez egiten da, aldi berean, hainbat alarma sistema mota daude, intzidentziarik egonez gero, arazoa kudeatzeko modua prest egon dadin. Bestalde, argindar sistema erredundanteak daude instalatuta, sorgailu elektrikoen bitartez, esaterako.
Suedian gertatutako istripua
Hain zuzen ere, Suediako unibertsitateko medikuntza fakultatean dauden izozkailuetan gertatutako akats baten ondorioz, bertan gordeta zeuden ikerketarako laginak guztiz hondatu ziren. Nitrogeno likidozko tankeak erabiltzen dira ikerketarako laginak gordetzeko, eta abenduan tanke horietan argindarraren eten bat gertatu zen, bost eguneko argi etena.
Era horretako guneetan istripuak aurreikusten diren arren, Suediako unibertsitatean soilik lau eguneko argindar eten bati aurre egiteko omen zeuden prestaturik. Istripu horren ondorioz, leuzemiaren ikerketarako erabiltzen diren laginak alferrik galdu dira, baita hogeitamar urte baino gehiagoko beste lagin batzuk ere. Estimatu dutenez, berrogeita bost milioi inguruko galera izan dute istripuaren ondorioz.
Laginen kudeaketa
Bexenen laginen kontserbazio profesionalizatu bat eskaintzen dute azken urteotan, laginen baldintza guztiak egoki mantentzen direla ziurtatuz, ondoren, ikertzaileek laginak behar bezala erabili ditzaten.
Jaione Albisturren hitzetan, laginen kudeaketaren edo biltegiratzearen prozesuko unerik delikatuena garraioa da. Askotan, laginek garraiatzen denbora gutxi pasatzen dutenez, garrantzia kentzen zaio kudeaketaren atal horri. Prozesu horretarako, Bexenek, ekipo eta ibilgailu espezifikoak erabiltzen ditu. Ondoren, tenperatura egokiaren mantentzea ziurtatzen dute, bai zunda, eta baita alarmen bidez ere. Horrek ahalbidetzen die bezero, edota ikerleei laginak behar bezala mantentzen ari direla uneoro jakiteko aukera. Ondoren, beti egon daitezke intzidentziak, esaterako, Suediako istripuan bezala, argia joatea. Emergentzia kasu horietarako, Bexen Bioservicesen sorgailu elektriko bat daukate, zazpi edo zortzi egunetarako argia ematen duena. Bestetik, argia joaten bada, sorgailua martxan dagoela segurtaturik dute.
Instalazio arazoez gain, ultra-hozkailuentzako kontingentzia plan argiak ere badituzte, ekipo batek ondo funtzionatzen ez badu, hamar ekipoetako bat hutsik daukate, beti. Modu horretan, aukera izateko arazoa izan duen ekipamenduan dauden produktu guztiak, zuzenean, beste ekipamendu batera pasatzea.
Bexen Bioservicesen lehentasuna laginen segurtasuna bermatzea da.