Bexen Cardio FIME2024 azokan dago, Ameriketako gailu eta ekipamendu medikoen azoka nagusian
Bexen Cardio FIME2024 – Florida International Medical Exhibition azokaren edizio berrian dago. Amerikako gailu eta ekipamendu medikoen azoka liderra da FIME. Ekitaldia Miami Beach Convention Centerren egiten ari dira ekainaren 19tik 21era.
Azokaren helburua da bere produktuak eta zerbitzuak erosle potentzialei erakustea, hornitzaileekin aliantza berriak ezartzea, eta bere banatzaileekin lotura komertzialak sendotzea gailu eta ekipo medikoen merkatuan. FIME2024 azokak 116 herrialdetako erakusmahaiak izango ditu, eta 15.000 profesional baino gehiago espero dira.
Bexen Cardio MONDRAGON Healtheko osasun arloko kooperatiba bat da, soluzio medikoak diseinatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen dituena, bizitzak salbatzeko bokazioarekin. Gainera, desfibriladoreen fabrikatzaile espainiar bakarra da.
1980tik, elektromedikuntzaren arloan, Bexen Cardiok esperientzia handia du, eta, horri esker, bezeroen gogobetetasuna bermatzen du, honako ezaugarri hauetan oinarritutako eskaintzaren bidez:
- Produktu-gama zabala, bezeroen premien araberako lehen mailako prestazioekin eta zerbitzuarekin.
- Erantzuteko gertutasuna eta azkartasuna.
- Gaitasun zabalak elektronikan, seinale prozesaketan eta osasun araudian.
- Etengabeko berrikuntza.
- Desfibriladoreen fabrikatzaile espainiar bakarra izatea.
Bexen Cardiok eskaintzen dituen produktuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.