Bexen markaren berpizkundea

Oiarso (Bexen Medical eta Bexen Bioservices) eta Osatu (Bexen Cardio) kooperatibek marka berria partekatuko dute etorkizunera begira. Biak ala biak osasunaren arloko kooperatibak dira eta gaurtik aurrera Bexen markarekin egingo dute jauzia merkatuaren plazara. “Indarrak batu ditugu aukerak biderkatzeko”, adierazi dute, interkooperazio ariketa egin ondoren.

Azken hilabeteotan Oiarso (Bexen Medical eta Bexen Bioservices markekin merkaturatzen dena) eta Osatu (Bexen Cardio markarekin) kooperatibak elkarlanean ari ziren lankidetza aukera berriak identifikatu asmoz. MONDRAGON Health-en parte hartzen duten bi kooperatiba dira, 45 urteko esperientzia dute eta osasun arlorako produktu eta zerbitzu ugari eskaintzen dizkiote merkatuari.

Joan den urtarrilaren 11n, urrats berri bat eman zuten lankidetza-lerroan; izan ere, bi enpresek, bata Hernanin (Gipuzkoa) eta bestea Ermuan (Bizkaia), adostu dute aurrerantzean marka partekatuko dutela eta Bexen izenarekin aurkeztuko direla.

Marka berriak biak batzen ditu, nortasun korporatibo berriarekin, eta hemendik aurrera osasun-arloko premiei modu hurbil eta integralean irtenbideak eskaintzen dizkiena, hiru dibisioen bidez: Bexen Medical, Bexen Cardio eta Bexen Bioservices.

“Gure markaren berpizkundea ospatzen dugu, osasunaren esparruan erakusten dugun konfiantza, konpromisoa, moldagarritasuna eta gainditzea adierazten baitu” Bexen.