GSR Egiluze: Behar desberdinak dituzten pertsonentzako egoitza

GSR Egiluze 2023ko apirilean hasi zen lanean. Zentroa Irungo Lapice auzoan dago kokatuta, gune paregabean; mendiz eta naturaz inguratuta eta herriaren erdiguneko erraztasun guztiekin.

GSR Egiluze zentroak desgaitasun mental eta fisiko eta buru-nahaste larria duten pertsonentzako egoitza-unitateak ditu, baita kalte zerebrala duten pertsonentzat berariaz diseinatutako eguneko zentroa ere.

Zentroak 61 plaza ditu Gipuzkoako Foru Aldundiarekin itunduta, eta buru-nahaste larriko bi egoitza-unitatetan (12 eta 13 plaza) eta desgaitasuna duten pertsonentzako beste bi egoitza-unitatetan (12 eta 11 plaza, hurrenez hurren) banatzen da. Garuneko kaltea duten pertsonentzako ere 15 plaza ditu eguneko zentroak.

Erabiltzaile bakoitzak banakako laguntza-plan errehabilitatzailea du, diziplina anitzeko profesional talde batek zuzenduta, pertsona bakoitzaren ongizatera eta hobekuntza fisiko, psikologiko eta sozialera bideratutako arreta emateko.