GSRren (Egoitza Zerbitzuen Kudeaketa) zentroak

gsr-gestion-de-servicios-residenciales-centros-mondragon-health

GSRk, Egoitza Zerbitzuen Kudeaketara dedikatzen den kooperatibak, plaza itunduak eta pribatuak dituzten zentroak ditu, eta diziplina anitzeko profesionalek egiten dute lan bertan, paziente bakoitzaren kasu bakoitzean beharrezkoa den zaintza eta arreta eskaintzeko. GSR kooperatibak bere pazienteen eta familia ingurunearen behar pertsonaletara egokitzen du une bakoitzean bere asistentzia zerbitzua, eta nabarmentzen da eskaintzen duen asistentziaren kalitatea hobetzeko etengabe egiten duen ahaleginagatik.

GSRk hainbat zentro ditu Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroan, Kantabrian eta Errioxan. Ondorengo hauek dira kooperatibak dituen zentro motak:

1. Adinekoentzako egoitzak

Adinekoentzako egoitzetan arreta integrala eta banakako laguntza eskaintzen dute, adinekoen autonomia hobetzeko, eta, horrela, jasaten dituzten mugak konpentsatzeko.

2. Eguneko zentroak

Eguneko zentroak hirugarren adinean espezializatuta daude, eta bertan, sektoreko profesionalek hainbat zerbitzurekin erantzuten diete pazienteen behar zehatzei egunez, hau da, eguneko ordutegian.

3. Desgaitasunari arreta integrala emateko zentroak

    Zentro hauetan egiten den lanaren bidez, desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen da, haien garapen-aukerak indartzen dira, eta pazientearen gizarteratzea sustatzen da, bidezko eta berdintasunezko gizarte baterantz aurrera egiteko.

    4. Osasun mentaleko zentroak

      Osasun mentaleko zentroetan adimen-nahasmendu larria duten pertsonei arreta eta laguntza ematen zaie, haien desgaitasun psikosozialak zaintzeko eta laguntzeko tratamendu espezializatuak eskainiz, eta errehabilitazioak ere bai, hala eskatzen badituzte.

      5. Etxebizitza komunitarioak

      Etxebizitza komunitarioak etxebizitza taldekatuak dira, eta adineko autonomoei edo desgaitasun fisikoren bat duten pertsonei arreta integrala emateko zerbitzua eskaintzen dute.

      Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan GSRrekin.