LKS Next MONDRAGON Healthen sartu da
LKS Next taldea Mondragon Healthen sartu da, osasunaren, zainketen ekonomiaren eta bizitza-luzeraren esparruan bere jarduera garatzeko apustua berretsiz.
LKS Next Espainiar Estatuko aholkularitza-talde garrantzitsuenetariko bat da.
LKS Next-ek MONDRAGON Health-en parte hartzea bat dator aholkularitza-enpresa gisa osasunaren, zainketen eta bizitza luzeraren ekonomian landu duen ibilbide luzearekin eta sektore horietan izan dituen erreferentzia ugariekin, hala nola, 2030eko Osasun Planarekin eta Euskadiko Plan Onkologikoaren Ebaluazioarekin, edo soluzio teknologiko oso berritzaileekin, adibidez, Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako Zuzendaritzaren Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren Kudeaketa Integralarekin edo Euskadiko Elkarreragingarritasun Sanitario eta Soziosanitarioko Plataformarekin.
Modu berean, LKS Next-ek osasun sektoreko multinazionalei eraldatzeko prozesuetan lagundu die, plan estrategikoak garatu ditu hainbat ospitaletan eta ESIetan, irtenbide teknologikoak ezarri ditu logistika eta farmazia eta ospitale biltegiak hobeto kudeatzeko, sektore farmazeutikoko hainbat multinazionalen digitalizazioan parte hartu du, bezero gisa Frantziako osasun sistema publikoa ere kontuan hartuta (Santé publique France). Era berean, LKS Next LEGALek, LKS Next taldeko abokatu bulegoak, modu aktiboan parte hartzen du osasunaren arloko hainbat erakunderen eta klusterren aholkularitzan, eta azken 5 urteetan, liderra izan da terapia eta sendagai berriak sustatzen dituzten erakunde garrantzitsuentzat I+Gko hainbat proiektu finantzatzeko egituraketak lantzen.
LKS Next MONDRAGON Healthen sartzeak MONDRAGON Healthek merkatuan duen presentzia eta ikusgarritasuna indartuko du, izan ere, LKS Next espainiar estatuko aholkulari talde garrantzitsuenetariko bat da.