MEDICA 2023
MEDICA osasun- eta medikuntza-teknologien munduko azoka nagusia da, 66 herrialdetako 4.500 erakusketari baino gehiago biltzen ditu eta nazioarteko 81.000 bisitari baino gehiago erakartzen ditu. Düsseldorfen egindako B2B ekitaldia munduko mediku-azoka handienetako bat da, eta produktuak eta berrikuntzak erakusteko plataforma integrala eskaintzen du, hala nola, irudi medikoak, laborategiko teknologia, diagnostikoa, osasuneko ITak, fisioterapiako/ortopediako teknologia eta kontsumigarri medikoak. Foroek eta hitzaldiek ekitaldia aberasten dute, azken teknologien ezagutzak eta erakustaldiak trukatzeko gune egokia baita.
MONDRAGON Health-eko hiru kooperatibak hartu dute parte MEDICA 2023n: Bexen Cardio erakusketari gisa, eta Bexen Medical eta ERREKA bisitari gisa.
Bexen Cardio-k 40 urte baino gehiagoko esperientzia du soluzio medikoen diseinuan, fabrikazioan eta merkaturatzean, eta aktiboki parte hartu du MEDICA 2023n. Bizitzak salbatzeko eta egoera kritikoetan erantzun azkar eta eraginkorra emateko diseinatutako desfibriladoreak aurkeztu ditu. Horretaz gain, soluzio berritzaileak eskaini ditu, hala nola, telemonitorizazio kardiakoko zerbitzua, pazienteen osasun kardiobaskularraren etengabeko eta urruneko jarraipena ahalbidetuz. Entrenamendurako desfibriladore berria ere aurkeztu dute, Reanudibex 100 Trainer izenekoa.
Bezeroarekiko hurbiltasuna, erantzuteko arintasuna, elektronikako gaitasun aurreratuak, seinaleen prozesamendua, araudia betetzea eta berrikuntzan etengabeko ikuspegia dira Bexen Cardioren ezaugarri bereizgarriak.
Bestalde, Bexen Medical-ek eta ERREKA-k bisitari gisa hartu dute parte azokan. Bexen Medical osasun-materialaren fabrikazioan eta komertzializazioan espezializatuta dago. Ehunak eta sendagai termolabilak kudeatzeko eta zaintzeko aliatua da sektore bioteknologikoarentzako, era horretan, terapia genikoen eta zelularren garapenean lagunduz.
ERREKA, gailu medikoetarako eta pertsonen mugikortasunari laguntzeko soluzio aurreratuetarako polimerozko osagaien contract manufacturing-ean aditua da. Bi enpresek MEDICA 2023 plataforma baliatu dute medikuntzaren eta arreta medikoaren aurrerabidean egindako berrikuntza eta ekarpen esanguratsuei buruz hitz egiteko.
Ekitaldi global honetan parte hartzea funtsezkoa izan da, ez bakarrik produktu berritzaileak erakusteko, baizik eta industriako liderrekin harremanak sortzeko, ezagutzak trukatzeko eta osasunaren arloko azken teknologien berri izateko ere.
MEDICA 2023 gertaera garrantzitsua izan da Bexen Cardio, Bexen Medical eta ERREKArentzat, berrikuntzaren abangoardian funtsezko protagonista bihurtu baititu, eta nabarmen lagundu baitu mundu mailako osasun- eta mediku-teknologien sektorean aurrera egiten eta bikaintasuna lortzen.