MONDRAGON Health-ek parte hartu du HealthTech Innovation ekitaldian

  • Basque Health Clusterrek eta BIOEFek antolatutako jardunaldian sektoreko liderrak bildu dira Euskadiko osasunaren etorkizuna eztabaidatzeko.

Joan den urriaren 29an, BAT B Accelerator Tower Euskadiko osasun-berrikuntzaren epizentroa bihurtu zen. “HealthTech Innovation” ekitaldiaren barruan, MONDRAGON Healthek euskal osasunaren ekosistemak nazioartean duen indarra eta potentziala agerian utzi zuen mahai-inguru batean parte hartu du.

Basque Health Clusterrek eta BIOEFek antolatuta, eta “Euskadiko osasun-ekosistema: balio-proposamen bat nazioarteko testuinguruan” izenburupean, mahai-inguruak lehen mailako aditu-talde bat bildu zuen, besteak beste administrazio publikoko, sektoreko puntako enpresetako, ikerketa-zentroetako eta unibertsitateetako ordezkariak.

Hizlariek beren ikuspegiak eta esperientziak partekatu zituzten, Euskadi osasunaren esparruan erreferente gisa nola kokatzen ari den azaltzeko. Horien artean izan ziren: Iñaki Gutiérrez-Ibarluzea, Eusko Jaurlaritzako Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria; Maria Eugenia Puertas Azkue, Bexen Medicalekoa, MONDRAGON Health ordezkatuz; Rikardo Bueno Zabalo, BRTA – Basque Research & Technology Allianceko zuzendari nagusia; Koldo Callado, Medikuntzan eta Kirurgian doktorea eta UPV/EHUko Farmakologia Saileko irakasla; eta Arantza Muriana, Basque Health Clusterrekoa.

Sektorea eraldatzeko lankidetza eta sinergiak

Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Alberto José Fernández Gonzálezek moderatutako saioan, berrikuntza sustatzeko eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko ekosistemako eragileen arteko lankidetzaren garrantzia nabarmendu zen. Erakundeen, enpresen eta osasun-sistemaren artean dauden sinergiak nabarmendu zituzten, baita horizontean agertzen diren erronkak eta aukerak ere.

Aldi berean, beste mahai-inguru bat egin zen: “Terapia digitalak: berrikuntza eta ongizatea, balioan eta pazientearen parte-hartzean oinarritutako medikuntzaren bidez”. Saio horretan, terapia digitalek osasun-arreta nola eraldatzen duten aztertu zuten adituek. Hizlariek beren ezagutzak eta esperientziak partekatu zituzten, eta nabarmendu zuten berrikuntza horiek pazientea arretaren erdigunean jartzen ari direla, osasun-emaitzak hobetuz eta baliabideak optimizatuz.

Etorkizun oparoa

Ekitaldiak agerian utzi zuen euskal osasun-ekosistema eraldaketa handiko une bat bizitzen ari dela. Ikerketaren, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen aldeko apustua fruituak ematen ari da, eta Euskadi enpresentzako eta talentuarentzako erakarpen-gune gisa kokatzen ari da mundu mailan.

MONDRAGON Health-en parte hartzeak berretsi egiten du euskal bio-osasunaren ekosistema sustatzeko aliantzak duen konpromisoa; kooperatiba bazkideen gaitasunak eta potentziala agerian uzten ditu, eta Euskadik sektorean nazioarteko erreferente gisa duen posizioa indartzen laguntzen du.