Oihana Barandiaran: “Teknologiak arazoak konpondu behar ditu, konpontzen ez baditu, arazo gehiago sortzen ari da”
Oihana Barandiaranek, Bihar kooperatibako Komunikazio zuzendariak, Noticias de Gipuzkoa egunkariak antolatutako BIHARKO Gipuzkoa foroan parte hartu zuen, mahai-ingurua egin zen Gipuzkoa lurralde oparoagoa bihurtzeko asmoarekin.
Mahai-inguruan Gipuzkoak dituen erronkak aztertu ziren, hiru ikuspegitatik: soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa.
Bihar Kooperatiba
Bihar kooperatibako komunikazio arduradunak adierazi zuen gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan, pertsonen % 22k 65 urte baino gehiago dituela. Hala ere, adierazi zuen 2040an biztanleriaren % 33k izango dituela 65 urte baino gehiago. Datu hori positiboa dela azaldu zuen, baina aldaketa bat suposatzen duela eta egoera horri aurre egin behar diogula.
Gainera, Barandiaranek adierazi zuen pertsonei non zahartu nahi duten galdetzen zaienean, % 95ak etxean zahartu nahi duela adierazten du. «Adinekoen bizi-proiektua errespetatu behar dugu», adierazi zuen Barandiaranek. Hain zuzen ere, MONDRAGON Health barruan dagoen Bihar kooperatiba sortu zen etxerako zerbitzu horri erantzuteko. Bihar-en argi dute pertsonak jarri behar direla zentroan eta entzun egin behar zaiela. Horrela, gero, beraien benetako beharren arabera planteatzeko eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuak.
Amaitzeko, Barandiaranek adierazi zuen teknologiak arazoak konpondu behar dituela, izan ere, arazoak konpontzen ez baditu, arazo gehiago sortzen ari dela. Bihar kooperatibako komunikazio arduradunak ondo aditzera eman zuen bezala, teknologia eta digitalizazioa positiboak dira adinekoen zaintzaren sektorerako, betiere balioa sortzen badute, eta eten digitalik sortzen ez badute.