Bihar Homecare eta Pía Aguirreche Fundazioaren arteko hitzarmena

Bihar Homecare-k eta Pía Aguirreche Fundazioak sinatutako akordioak zainketa aringarrien printzipioak sendotu nahi ditu gizartean. Akordio horrek kultura aringarriaren balioak bultzatzen lagunduko du, bai eta etxean pertsonen autonomia sustatzen ere.

BIHAR-ek, doako aholkularitza zerbitzua eskaintzen du, laguntzei eta zainketa motei buruzko era guztietako kontsultei erantzun ahal izateko. Laguntza-produktuak ere eskaintzen ditu, 0 kilometroko produktu teknikoak (ingurune kooperatiboan egindakoak), atsedena eta mugikortasuna errazten dutenak. Azkenik, etxean zaintza-zerbitzuak eskaintzen ditu, etxean banakako balorazioa eginez aztertutako plan pertsonalizatuaren bidez.

Pía Aguirreche Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, zainketa aringarrien prestakuntzan eta dibulgazioan espezializatua, bere helburu nagusia fase terminalean dauden pazienteen eta haien zaintzaileen bizitza duintzea da. Medikuntza aringarria espezialitate mediko gisa sustatuz, fundazioa pazienteentzako eta senideentzako informazio-prestakuntzan eta osasun-profesionalentzako prestakuntzan zentratzen da.

Prestakuntza da lankidetza horren funtsezko zutabeetako bat. Bi erakundeek aitortzen dute oso garrantzitsua dela zaintzaileei, profesionalei zein senideei, kultura aringarriari buruzko ezagutzak transmititzea, funtsezko elementua baita zaintza behar duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.

Lehenengo prestakuntza-ikastaroa azaroaren 23an egin zen BIHAR-eko bulego nagusietan. Jacinto Bátiz Canterakzuzendu zuen, Medikuntzan eta Zirujian doktorea, San Juan de Dios Ospitaleko zainketa aringarrien unitate-burua hiru hamarkadaz baino gehiagoz eta zainketa aringarriei buruzko zenbait libururen egilea.