GSRn jarraitzen den Zaintza Eredua oso asegarria da, bai zaintzaileentzat, eta baita pazienteentzat ere

gsr

GSR kudeaketa soziosanitarioko kooperatiba balioaniztun bat da, gai dena beren egoiliarrek eska ditzaketen askotariko zerbitzu soziosanitarioen eskaintza eta prestazioa integratzeko, haien bilakaeran bidelagun izanez. Horrek aukera ematen dio GSRri une oro laguntza zerbitzua pazienteen behar pertsonaletara eta familiaren beharretara egokitzeko.

Horretarako, GSRk zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Etxeko arreta: Zerbitzu medikoak eta osasuna zaintzeko zerbitzuak ematea pazientearen etxean.
  • Eguneko arreta: Adinekoak edo behar bereziak dituztenak zaintzeko eta laguntzeko zerbitzuak egunean zehar, jarduera terapeutikoak eta sozialak eskainiz ingurune seguru eta bizigarri batean.
  • Egonaldi erdiko arreta: Adinekoak edo zaintza-premiak dituzten pertsonak egoitza-ingurune batean aldi baterako egotea dakar, aldi jakin batean arreta integrala, zerbitzu medikoak eta sozializazio-jarduerak eskainiz.
  • Egonaldi luzeko arreta: Adinekoak edo zaintza-premiak dituzten pertsonak epe luzerako egoitza-ingurune batean etengabe egotea, arreta integrala, zerbitzu medikoak, zaintza pertsonalizatua eta beren beharretara egokitutako jarduerak epe luzean eskainiz.
  • Zainketa aringarriak: Bizi-kalitatea hobetzeko eta sintomak arintzeko, arreta integrala eta pertsonalizatua eskainiz bai pazienteari bai haren maiteei, behar den edozein ingurunetan, etxean, ospitaleetan edo ostatuetan.

Arreta eredua

GSR S.Coop.-ek Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren aldeko apustua egin du berau dagoen Zentro guztietako Arreta Zerbitzu eredu gisa. Pertsonarengan Oinarritutako Arreta ingurune fisikoan, sozialean eta antolamenduan hainbat neurri garatzean datza, helburua izanik zaintza behar duten pertsonen bizi-kalitatea sustatzea. Asistentzia-harremana ulertzeko modu bat da, non pertsona protagonista aktiboa den, eta erakundea eta ingurua pazienteen bizi-proiektuak garatzeko eta beraien ongizatea bermatzeko laguntzaile bihurtzen diren.

Lokailurik gabeko zentroak

Inork ez du lotuta egon nahi. Inor ez da duin sentitzen lotuta.

GSRk Libera Ger metodología ezarri du bere zentroetan, eta pozik esan dezake Lokailurik Gabeko Zaintza Eredua oso asegarria dela bai zaintzen duten pertsonentzat, bai zaindutako pertsonentzat zein beren familientzat.

Lokailurik Gabeko Zaintza Ereduaren onurak erabiltzailearengan ondoko koadroan laburbiltzen dira. 

GSRren edo bere zentroen arreta-ereduari buruzko informazio gehiago behar baduzu, inprimaki hau bete dezakezu eta zurekin harremanetan jarriko dira behar duzun guztiaren berri emateko.